Katxalin elkarteak jardunaldiak antolatu ditu bularreko minbiziaren egunaren harira

katxalinUrteroko moduan, Katxalin elkarteak (Bularreko eta Ginekologiako Minbiziagatik Eragindako Gipuzkoako Emakumeen Elkartea) urriaren 19aren baitan hainbat jardunaldi antolatu ditu. Izan ere, bularreko minbiziaren nazioarteko eguna aitzaki hartuta XIII. aldiz antolatu dituzte hitzaldiak. Urriaren 16an (osteguna) 3 hitzaldi izango dira 17:00etan hasita, eta urriaren 19an (larunbata) Alderdi Eder lorategian Giza Lazo erraldoia osatuko dute jende ezagunaren laguntzarekin 12:00etan.