
Txupinazoaren ondoren egindako zozketan 94 zenbakia atera da (Bostna kuadrila). Horrek esan nahi du 94 zenbakitik aurrera hasiko dela kontatzen uztailaren 30eko kuadrilen bazkarirako mahaiak eta aulkiak hartzeko ordena.
Izena eman duten kuadrilentzat aulkiak eta mahaiak hilaren 30eko 12:00etan banatuko dira, Etxeondo parkean, zozketarik ateratako ordenari jarraituz.
Kuadrilaren batek ez badu izenik eman epearen barruan, eta bazkarira joan nahi badu, uztailaren 30ean Txermingo ikastolan banatuko zaizkie mahaik eta aulkiak, 13:30etatik 14:00etara. Izena eman ez duen kuadrilak bere kabuz eraman beharko ditu mahaiak eta aulkiak Etxeondora, eta, bazkaldu ondoren, parkean bertan utziko ditu, jasotzerako garaian adierazitako lekuan.
Eguraldi txarra izanez gero, kuadrilen bazkaria Txermingo ikastolan egingo da. Zalantzazko eguraldia eginez gero, uztailaren 30ean, 10:30ean, herri-batzar bat egingo da Berdura plazan, eta bertan erabakiko da non bazkaldu den.