Bozketa digiltala itxi ostean, ebatzi dira uztailaren 28an egingo den kontzertuko emaitzak. Villabonako Lain taldea izan da bozketaren garailea. Hauek dira taldeek lortutako boto kopuruak:
Hori dela eta, bozketako lehen bi postuetan geratu diren taldeek (Lain eta Esne Beltza) izango dute uztailaren 28ko kontzertuan jotzeko aukera.
328 herritarrek eman dute bozka horretarako baliatutako webgunearen bidez eta Udalak “arrakasta” ikusi du kopuru horretan. Igandean bozketan sortu zen akats teknikoaren harira, “barkamena” eskatu die Udalak erabiltzaileei, ordu batzuz itxita egon zelako webgunea. Azkenik, eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzaile guztiei.