Larre Irekiera festa egingo da maiatzaren 1ean, Komizar parkean

20240426 LarreIrekiera

Asteazkenean, maiatzaren 1ean, Amasamendiko Larre Irekiera Festa egingo da Komizar parkean. Aurten, guztira, 971 abelburu larreratuko dira; 748 ardi, 134 behi, 58 zaldi eta 31 ahuntz.

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera aurtengo larretzeari, eta ondoren, musikarekin girotutako hamaiketakoa egiteko aukera egongo da.

Amasamendiko Larre Irekiera festa hau herriko ganaduzaleen eta Udalaren arteko elkarlanaren bidez antolatu da.

Kontsultatu ganadua ze larretan dagoen
Aurten ere Amasamendiko abeltzainen ganaduak onura publikoko larreetan pasako du uda garaia, eta 4-5 hilabetez larre batetik bestera mugituko da. Udalaren webgunean argitaratuko den maparen bitartez ganadua zein eremutan dagoen ikusi daiteke une oro.
www.villabona.eus webgunean sartu eta Abereen kokapena larre publikoetan izeneko bannerrean klikatuz gero, herriko mapa zabalduko da. Bertan kolore berdez dauden eremuak herriko larre publikoak dira, eta gorri kolorez markatuta azaltzen den eremua momentu horretan abereak dauden esparrua da.

Larre irekiera festaren kartela