
Bide publikoetan eta udalaren jabetzako eraikinetan burutu da
2015-2019 legealdian, bide publikoetan egindako hobekuntzen eta udalaren jabetzako eraikuntzetan burututako erreforma eta birgaitze lanen inbertsioek gora egin dute nabarmen. Igoera hau aurrekontuetan islatu da, Gobernu talde honek gidaritza hartu zuenetik garapena konstantea izan delarik.
2015. urtean, EH Bilduk onartutako Udal aurrekontuak kudeatu zirenean bide publikoetara zuzendutako inbertsioak 200.000 €koak izan ziren. 2016an, EAJ ta PSEk onartutako aurrekontuen lehenengo urtea izan zen eta aurretik zegoen inbertsioa mantendu zen 2017an jaitsiera bat izan zuelarik. Hala ere, 2018an, gai honetara bideratutako aurrekontua (jada guztiz finkatuta dagoen OSATUZ programaren barruan sartzen dena) 500.000 € baino gehiagokoa izan zen (orain dela hiru urteko inbertsioa baino %250 gehiago).
Udal gobernu honen ahalmena inbertsioak egiterako garaian Udalarenak diren eraikuntza publikoen birgaitze eta erreformen balantzean ere egiaztatu daiteke. 2015ean, inbertsio hau gutxi gorabehera 350.000 €tara heldu bazen, 2017an, 420.000 €ak gainditu zituen eta 2018an, 550.000 €tara iritsi zen (orain dela hiru urteko inbertsioa baino %157,14 gehiago).