Liztor asiatikoaren habiak aurkitu ditu Udaltzaingoak

liztorra2Udaltzaingo Sailak jakinarazi duenez, azken asteetan liztor asiatikoen 3 habia kendu dituzte herriko hainbat gunetan. Herritarrei parte emateko dei egin die Udaltzaingotik, horrelakorik ikusiz gero. Urte garai honetan tenis pelota baten antzeko neurria izan ohi dutela jakinarazi dute eta normalean estalpe azpietan egiten dituztela ohartarazi dute. Susmagarria den habiaren bat ikusiz gero, 943 693980 telefonora deitu eta Udaltzainak arduratuko dira kentzeaz.