Lurgatz talde feministak mahai ingurua antolatu du martxoaren 24an

lurgatza mahai inguruaAmasa-Villabonako Lurgatz talde feministak jarraipena eman nahi izan dio pasa den urrian eginiko Emakumea*, espetxea, zaintza mahai inguruari eta oraingoan bigarren mahai inguru interesgarri bat antolatu du, Espetxeak apurtu! Eta bortxatzaileak… izenburupean. Herriko talde feministak, justizia feministaz hausnartzeko helburuarekin antolatu du ekimen hau.

Deialdia: Martxoaren 24an, 18:00etan Gurea zineman (145 pertsonentzako aforoa izango da). Mahai ingurua euskaraz izango bada ere, gaztelaniazko zuzeneko itzulpen zerbitzua egongo da.

Mahai inguruko parte hartzaileak: Nafarroako Salhaketako Libertad Frances Lecumberri; Demokraziarako Epaileak taldeko Garbiñe Biurrun Mancisidor; Joxemi Zumalabe fundazioko Ainhoa Narbaiza Irizar eta Marta Luxan Serrano; eta EH Bilduko komunikazio zuzendari Larraitz Ugarte Zubizarreta.  .

Lurgatz talde feministak solasaldiaren harira aipatu du, euren nahia dela espetxeak lekurik ez duen Justizia Feminista bat eraikitzea. “Baina bizi dugun egoera ikusirik, zer egin bortxatzaileen aurrean?”, galdetu du ondoren. Justizia Feminista bat bideratu ahal izateko, gaur egungo justizia aztertu eta alternatiben inguruan hausnartzeko antolatu dute martxoaren 24ko mahai inguru hau.

Mahai inguruko kartela