Maite Izagirre Amasa-Villabonako Alkatearen izendapena

InvestiduraMaite 2

Ekainaren 27an astelehena, Maite Izagirre Amasa-Villabonako Alkate izendatua izan zen Osoko Bilkuran. 

Maitek aginte-makila jaso zuen eta bere hitzak bertan zeuden agintariei eta amasa-villabonatar guztiei zuzendu zizkien. 

Bere taldeari eskerrak eman ondoren beregan konfidantza jartzeagatik, bere esfortzua eta gida aurrera begira dauzkaten erronka ugarietan finkatu zuen. Horretarako, bertako partidu politikoetako ordezkariei eta herritarrei arduraz jokatzeko eskatu zien Amasa-Villabonaren etorkizuna denon artean egiteko modu egonkor eta kohesionatu batean.