Udalak margoketa lanak egin ditu Amasako udal pilotalekuan eta Olaederra kiroldegiko udal pilotalekuan. Margoketa hauen bidez, pilotaleku hauen izenak eta eraikitze-urteak ikus daitezke ezker paretetan eta horrekin batera Amasa-Villabonako eta Euskal Herriko harmarriak ere ezarri dira, gure herriaren nortasun ikur nagusi gisa.
Lan hau Tolosako Alustiza margolariak enpresak egin du eta udalak guztira 1.800 euro (+BEZ) ordaindu ditu (Amasako margoketa 975€ eta Olaederrakoa 825€). Hau, udaleko kirol sailak 2020. urterako zuen aurrekontutik soberan geratutakoarekin ordaindu da (Covid-19aren ondorioz 2020an ezin izan baitziren hainbat kirol ekintza garatu).
Argazkiak: