Martxoaren 26an izango da Aizkardiren 54.mendi martxa

53428013-k69C-U100343789717BPF-1248x770Diario Vasco

Aurten ere bi ibilbide izango dira motza eta luzean. Ibilbide motza 25 kilometrokoa izango da, 1200 metroko desnibela eta 6 orduko iraupenarekin. Luzea aldiz, 44 kilometrokoa 2500 metroko desnibelarekin eta 10 orduko iraupenarekin.

Izena emateko martxoaren 1ean hasi eta 24ra bitartean izango da aukera ibilaldia@aizkardi.com helbidera idatziz edo 649717182 telefonora dei eginda. Martxaren egunean ez da inskripziorik onartuko. Martxa egunean dutxa zerbitzua egongo da, baina, janaria eta edaria norberak eraman beharko du.