Martxoaren 8aren harira Aiztondoko Mugimendu Feministak egindako deialdiekin bat egin du Udalak

20240305M8

Berdintasunarekiko duen konpromisoari eutsiz, Udalak bat egin du Aiztondoko Mugimendu Feministak martxoaren 8aren harira antolatu dituen deialdiekin.
Genero-berdintasunaren garrantziaz kontzientziatzeko, eta emakumeek esparru guztietan parte-hartze aktiboa izan dezaten sustatzeko, izaera desberdineko jarduerak antolatu ditu Mugimendu Feministak Aiztondo bailaran:

MARTXOAK 1-7

VILLABONA
Autodefentsa tailerra gaztetxoentzat

MARTXOAK 8

ZIZURKIL – 18:30
Irradaka Joxe Arregi plazan.

AIZTONDO – 19:00
MANIFESTAZIOA
Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik Villabonako Erreboteko plazara.

ASTEASU – 19:00
ZTANDAP antzezlana Udaletxean. Ondoren Rosko feminista.

ASTEASU – 21:00
Afaria Iturriondon. Ondoren bingoa.

MARTXOAK 9

ZIZURKIL
Emakumeen eguneko irteera.

ADUNA – 19:30
Pototan” bakarrizketa Elordi Aretoan.

ADUNA – 21:00
Afaria Zabala sagardotegian

MARTXOAK 22

VILLABONA – 18:00
Arrazistak al gara?” hitzaldia Txoko Morean (Lurgatz)

Gizarte inklusiboagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko beharraz jabetuta, Udalak ekimen horiekin guztiekin bat egin du, eta emakumeen ahalduntzea eta elkartasun mezua indartzea helburu duten jarduera hauetan parte-hartze masiborako deia egiten du.

Aiztondoko Mugimendu Feministak kaleratu duen kartela