Urtarrilaren 30 arte aurkeztu ahal izango dira lanak udaleko gizarte sailaren bulegoan.
Udaleko gizarte sailak aurtengo Martxoaren 8a iragartzeko kartela erabakitzeko lehiaketa antolatu du.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko, herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa. Lan irabazleak 200 euroko saria izango du.
Aurkeztutako lanak originalak izan behar dute eta A4 neurrian eginak. Teknikari dagokionez edozein izan daiteke. Honako leloak agertu beharko du: “Martxoak 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2017, AMASA-VILLABONA”.
Lanak aurkezteko epea urtarrilak 30 arte egongo da zabalik eta Gizarte Sailaren bulegoan aurkeztu daitezke, 09:00etatik 14:00etara. Lanekin batera, sobre itxi bat aurkeztu behar da parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoarekin.