Urtarrilak 30, asteartea, Villabonako Udalak bilera irekia antolatu du Martxoaren 8ko,
Emakume Langileen Nazioarteko Eguneko, ospakizunen antolaketa denon artean erabaki ahal izateko.
Bilera eguneko antolaketa egiten hasiak dira jada udaletxeko teknikariak, baina ideia eta ekarpen desberdinak jaso nahi dira egitaraua aberasteko.
Bilera irekia, urtarrilaren 30ean Subijana Etxean izango da arratsaldeko 19:00etan.