Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, “Ari Gaitun” erakusketa egongo da ikusgai Udaleko arkupean martxoaren 8tik 11ra

 Argi gattun

Egurrezko paneletan inprimatutako tamaina handiko 13 argazkik osatzen dute erakusketa.

Targazki elkartearen eskutik dator lan hau, Tolosaldeako Migrazio eta Aniztasun Zerbitzuak eta Amasa-Villabonako Udaleko Gizarte Politika, Migrazio eta Parekidetasun sailak antolatu dute. Erakusketa honetan Targazki elkarteko argazkilari gehienak hartu dute parte. Emakume zein gizonen arteko elkarlanak sortutako lanaren emaitza da proiektu hau.

Tolosaldeako gizarte anitzaren erretratua egitea da proiektu honen helburua. Erakusketa horretan eskainiko diren argazki guztien protagonistak emakumeak dira. Gizonezkoen gehiegizko presentzia mediatikoa konpentsatu nahi izan dute.

Gure modeloak herriko emakume anonimoak dira eta profil anitza kontuan hartu dugu: adina, jatorria, irudi fisikoa, jarduera, hizkuntza, erlijioa, mugikortasun maila… eta era beran, hain desberdinak ez garela erakutsi nahi izan digute Targazki taldeko argazkilariek.