Aurten ere “Sahararen aldeko Euskal Karabana: piztu Itxaropena” kanpaina martxan jarri dugu
urte hasierarekin batera. 180.000 lagun Tindoufen (Argelian) kokatzen diren errefuxiatu-kanpamentuetan bizitzera behartuak izan ziren eta janari bilketa hau orain dela mende erdi baino gehiagotik nazioartetik jasotzen duten laguntzari esker bizi diren errefuxiatu sahararrentzako da.
Bilketa, udaletxeko Zuretzat Herritarren Arreta Zerbitzuan, Ikastolan, Ernio Bean eta Flemingen egingo da urtarrilaren 31ra arte. Nahi duen herritarrak Tolosaldea Saharak Villabonako udalarekin batera antolatu duen bilketara hurbildu daitezke. Aurten, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, olioa, konpresak, haur eta helduentzako pixoihalak eta eskola materiala jasoko dira.
Otsailaren 1ean txokolatada bat egingo da arratsaldeko 17:00etatik 18:30ak bitartean.