
Urteroko ohiturari jarraituz, Villabona eta Zizurkilgo neguko stock azoka antolatu du Oria Merkatarien Elkarteak biharko eta etzirako. Aurten ere 17 saltokik parte hartuko dute produktuak denda atarira atera eta denboraldi-amaierako deskontu bereziak eskainiz; neguko produktuak prezio ezin hobean erosteko azken aukera izango da asteburukoa.
Stock azokak irauten duen bitartean, trikitilariek herriko kaleak girotuko dituzte musika doinuekin, eta etxeko txikienentzat jolasak egongo dira.
Stock azokaren ordutegia:
Ostirala: 17:30 – 19:30
Larunbata: 11:00 – 13:00