Nolako Amasa-Villabona nahi dugu etorkizunean?

0.parte hartzea

Tokiko Agenda 21 garapen jasangarri baten alde egiteko lan tresna eredu bat da.

Eredu honek udaleko ingurumen arloa, ekonomia arloa eta arlo soziala barneratzen ditu, herritarren bizi kalitatea eta udal kudeaketaren hobetzea sustatuz.

Dagoeneko 10 urte pasatu dira Villabonako udalean garapen jasangarriaren alde lan egiten hasi ginenetik: 2007an Tokiko Agenda 21eko Plana osatu genuen eta geroztik, plan honen kudeaketa aktiboa egin dugu.

2007ko Plana agortuta, 2017an Amasa-Villabonako Tokiko Agenda 21 Plana berrikusteko prozesua abian jarri genuen, guztion artean udalerriko egungo behar nagusiei aurre egingo dion tokiko Agenda 21eko Plan berri bat definitu nahi dugularik.

Lehenik eta behin udalerriko diagnostiko partekatua egiten hasi gara, non ikuspuntu teknikoaz gain herritarren ikuspuntua eta batez ere udalerriaren onura bilatzen dituzten pentsamendu eta hausnarketak jaso nahi ditugun baita ere.

Horregatik, martxoan egingo diren herritarren saioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, guztion artean egungo egoeraren ikuspegi partekatua osatu eta etorkizunari begira Amasa-Villabona udalerri jasangarriagoa egiteko indarrak non jarri beharko genituzkeen elkarrekin adosteko.

EGUNA ORDUA TOKIA

VILLABONA Martxoak 6, asteartea 18:30, Subijana Etxea
AMASA Martxoak 7, asteazkena 18:30, Kultur Etxea