Nolako buruhaundiak nahi dituzu aurtengo jaietarako?

image001

Villabonako Udaleko Kultura Sailak 4 buruhandi berri egingo ditu aurten.

Asmoa, lau buruhandi berriak Santio jaietarako prest egotea eta festekin orokorrean harremana duten lau pertsonaia izatea da; alegia, karakterizazio orokorrak, izen eta abizenik gabeak.

Horretarako oso baliagarriak zaizkigu amasa-villabonatarren iradokizunak (ideiak, argazkiak, bozetoak, pertsonaien deskribapenak…) eta horregatik, urtarrilaren 18tik otsailaren 18ra buruhandiak@villabona.eus helbidera bidal daitezke ekarpenak. Gero, Villabonako Udaleko Kultura Sailak egokien iruditzen zaizkion ideiak hartu, eta buruhandien pertsonaiak diseinatuko ditu horiekin.

Ekimena aurten ospatzen dugun Amasa eta Villabonaren arteko anexioaren 400. urteurrenaren barruan kokatzen da.

Animatu eta zuen ekarpenak bidali otsailaren 18a baino lehen!