Oinkari dantza taldea mutil bila

10620737 807439245943712 374804320468161587 nOinkari Dantza taldeak erronka batekin ekin dio ikasturte berriari: mutilen taldea sendotzea. Hargatik zabaldu dute gazte zein heldu diren mutilentzako deialdia.

 Astean bi entsegu izango lituzkete: astearteetan dantza garaikidea (Noemi Villena eta Eneko Gil dantzarien eskutik) eta ostiraletan euskal dantza tradizionalak (Lurdes Esnaolaren eta Eneko Arteagaren ardurapean). 

Interesatuek dantza taldearekin jarri behar dute harremanetan,660139380 telefonora deituz edo e-mail bat bidaliz harremanak@oinkari.net helbidera.