Oinkari Dantza Taldeak emanaldi berria aurkeztuko du uztailaren 12an, Leidorren (Tolosa). Arrantzaleen istoria kontatzen du, emakumeen ikuspegitik. Ikuskizun berria Hika teatroarekin elkarlanean sortu da, Agurtzane Intxaurragaren zuzendaritzapean. Arteaga Oinkariko arduradunaren hitzetan, beste lanekiko ezberdina da, antzerkia eta dantza uztartzen dituelako; horregatik, “beste Oinkari bat aurkituko dugu taula gainean”. Sarrerak eskuragarri daude oraindik, internet bidez zein aretoko lehiatilan, 22:30ean hasiko den emanaldirako. Dena den, abenduaren 14an Villabonan ere egingo dute ikuskizuna. Ikusi entseguko bideoa. Ikusi 28 kanalaren bideoa.