Olaederra fight club errekorrak hausten ari da

wushuOlaederra Fight Club gogor ari da lanean baliabide faltaren gainetik. Martxoa hilabete bikaina izan da klubarentzat; izan ere, Denis Martinek Kick Boxingeko Buddha kopa eskuratu zuen torneo luze baten eta hainbat borroka onen ostean. Gainera, Espainiako Wushu txapelketan bigarren postua eskuratu du borrokalari gazteak. Txapelketa horretara Villabonako taldeko 5 kide joan ziren, emaitza bikainak eskuratuz. Asteburu osoko lan onaren ondorio, kide guztiak sartu ziren finaletara, bi urre eta hiru zilar irabaziz:

-Gari Lizarraldek bigarren postua eskuratu zuen Sandan (K.O.rainoko lehia).

-Maddi Otaegik urrea irabazi zuen Quin modalitatean (K.O.rik gabea)

-Otaegiren atzetik, Ohiana Usabiagak zilarra eskuratu zuen modalitate berean.

-Denis Martinek urrea lortu zuen Quin modalitatean (K.O.rik gabea)

-Denisen atzetik Axier Iriartek zilarra jatnzi zuen modalitate horretan. 

Partehartzaileek aitortu dute emaitza horiek ez liratekeela posible Iñigo Garciaren lagutnzarik gabe. Emaitza on hauen ostean, Maiatzean Valladoliden jokatuko den Wushu txapelketan jarri dute arreta, eta geroago Orensen nazioarteko mailako Wushu txapelketara joango dira.