Ireki da Ollogoyengo Udalekuetarako izena emateko deialdia. Malkar Aisialde Taldeak maiatzaren 21 eta 23 egunetan hartuko ditu izenak, 19:00etatik 20:00etara Zatorran. Orri bat bete beharko da apuntatu ahal izateko, eta webgunean eskuragarri jarri dute.
Aurten 40 haurrentzat izango da lekua talde bakoitzean, eta gehiago apuntatuko balira, ketekesikoei eta herritarrei emango zaie lehentasuna. Lehen txanda ekainaren 27tik uztailaren 8ra izango da LH 5 eta 6. mailakoekin. Bigarrena, uztailaren 8tik 19ra DBHko 1. eta 2. mailekin.