Oriamendi auzoaren 60. urteurrena

Oriamendi kartela

Bihar, maiatzak 1, Oriamendi auzoaren 60. urteurrena ospatuko dugu herrian. 

Auzoko bizilagunek, Udalaren laguntzarekin, ilusio handiz antolatu dute festa. 

Goizeko 9etan hasiera emango zaion festa honetan ez da ezer faltako. Omenaldiak, meza, argazki proiekzio, haurrentzako jokoak, pintxoak, bazkaria… Dena prest dago egun handirako. 

Egitaraua: 

09:00etan Diana
10:00etan Haurrentzako jokoak, Oriamendiko Plazan
11:30ean   Meza, Jesusen Bihotza Parrokian.
12:30ean   Argazki Proiekzioa, 80 urtetik gorako Aiton Amonei Omenaldia, Oinargi dantza taldearen aurrezkua Gurea Zinean
13:15etan Pintxoak Oriamendiko Plazan
14:30ean   Bazkaria Olaederra Kiroldegian
Oinkari Dantza Taldearen emanaldia eta ondoren dantzaldia Dj batekin

Jarraian Tolosaldeko ATARIA aldizkariak publikatu duen erreportaia irakurri ahalko duzue: Erreportaia irakurri