Ostiralean eta larunbatean Amasara joateko autobus zerbitzu berezia ipiniko da

 autobusa amasa

Indarkeria sexista saihestea du helburu nagusia



Udalak, Amasako San Martin jaiak direla eta, lehenengo aldiz proiektu pilotu modura, azaroaren 9 eta 10eko jaietan parte hartu nahi duten pertsona guztientzako gaueko garraio zerbitzu berri bat jarriko du martxan.

Gizarte zerbitzu, berdintasun eta kultur sailak batera antolatutako ekimen honek ondorengo helburuei erantzun nahi die: lehenik eta behin, Samartiñ jaietako parte-hartzea areagotzea; bigarren, oinezkoen segurtasuna hobetu eta ibilgailu pribatuaren erabilerak sortu ditzaken trafiko eragozpenak saihestea; eta azkenik, helbururik garrantzitsuena, emakumeei ostiraleko eta larunbateko jaietan parte hartu ondoren, etxera itzultzerakoan segurtasun handiagoa eta lasaitasuna emango dien indarkeria sexistarekiko babes mekanismo bat eskaintzea.

Honako hau da, azaroaren 9 eta 10ean, ostirala eta larunbata, Olaederra kiroldegitik aterako diren autobusen ordutegia:

Amasara igotzeko
22:30
23:30
00:30
01:30
02.30
03:30

Amasatik Villabonara
22.45
23:45
00:45
01:45
02:45
03:45

Horrez gain, eta udaletxetik garrantzi berezia eman zaiona, edozein emakumek, udalerriko erdigunetik urrunen dauden lekuetara gerturatzeko eskaera egin diezaiokete gidariari (Txermin edo Etxeondo auzoak).