Otsailaren 3an, Korrika batzordearen lehen saioa

20220201 korrika

Hitzekin ekin lemapean, martxoaren 31n Amurriotik abiatuko da Korrikaren XXII. edizioa, eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Amasa-Villabonatik apirilaren 8an igaroko da Euskararen aldeko ekimen erraldoia.

Beraz, egun handi honen prestaketa lanekin hasteko, Amasa-Villabonako Korrika batzordeak bilerarako deia egin du ostegun honetarako, otsailaren 3rako. Lehen saio hau Udaletxeko balioanitzeko gelan izango da, arratsaldeko 18:30etan .

Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu bilera honetan parte hartzera.

Antolatu dezagun Korrikaren aldeko egitaraua!