Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Aizkardiren apirileko irtera Gorbeiara

Martxoko ibilaldi neurtuaren arrakastaren ostean, apirilaren 12an Gorbeia aldera jo zuen Aizkardi mendi taldeak. Urigoititik abiatuta, Atxularko begitik itxinako gailurretan egin zuten bidea (Asparreta, Arabaltza, Igalirrintza eta Lekanda).  Jarraian Arrabako Kampatik, Gorbeiako gailurreraino igo [...] Irakurri

Villabona Xake Joku Elkartea Euskadiko ligara sailkatu da

Gipuzkoako taldekako garaile sailkatu ostean, Euskadiko ligan jokatuko du Villabona Xake Joku Elkarteak lehen aldiz. Denboraldi bikainak eman die Euskadiko ligarako txartela, 11 aurrez aurrekoen artean 10 irabazi baitituzte. Taldeak bigarren mailako jokalariak zoriondu [...] Irakurri

Talde oparoa elkartu da, Ibilian

Villabonako Udalak hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako Ibilian programak gaur izan du lehen saioa. 40 ibiltari elkartu dira guztira, Santiago Egoitzako, Uliazpiko, Matiako eta herriko partaideekin. Ibilaldi hauen helburua neurriko ariketa sustatu eta adinekoen gizarteratzea [...] Irakurri

Errenta aitorpena euskaraz egiteko deia, UEMAtik

2014ko errenta aitorpena egiteko epearen baitan, UEMAk Ogasunarekiko harremanak euskaraz egiteko deialdia zabaldu du, Udal honen babesarekin. Tramite hauek egiteko aukera bakoitzerako bidea agertzen du eskuorrian horretarako: -Autolikidazio proposamena: Proposamena onartzerakoa, euskaraz egin nahi [...] Irakurri

Sendabelar ikastarorako izen ematea zabalik

Zabalik da apiriletik ekainera bitarte Kultura Sailaren eskutik eskainiko den sendabelar ikastaroan izena emateko epea. Gaur hasita, apirilaren 24ra bitarte eman ahalko da izena Kultura Sailera etorrita edo 943 69 1655 telefonora deituta; ikastaroak [...] Irakurri

Ibilgailuen zergak ordaintzeko azken egunak

Apirilaren 20an amaituko da ibilgailuen zerga ordaintzeko borondatezko epea. Egun berean kobratuko dira halaber, domiziliatuta dauden erreziboak ere. Informazio gehiagorako jarri Ogasun Sailarekin harremanetan. Kontsultatu egutegi fiskala Irakurri

Foru Aldundiko aurrekontu zatia, herritarren esku

Iazko apustuari eutsiz, aurten ere partaidetza bidez ebatzi nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren urterako aurrekontuak. Eskualde guztiek hartuko dute proiektu horiek erabakitzeko prozesuan eta hainbat era egongo dira proposamenak helarazteko: -Internet bidez -Etxean [...] Irakurri

Amonarriz eta Davilak maila bikaina, Espainiako teknika txapelketan

Danok Danena halterofilia taldeko kideek emaitza onak eskuratzen jarraitzen dute. Martxoaren 28an Madrilen jokatutako Espainia mailako teknika txapelketan Anyabel Davilak 3. postua eskuratu zuen, sailkapenean Euskadikoa irabazi ostean. Xabier Amonarrizek 2. postua eskuratu zuen [...] Irakurri

Egunsentiaren kantak entzungai, Gurean

Kontzertu batean bildu dituzte Egunsentiaren Kantak Piper Paul Berzaitzek, Estitxu Pinatxok, Magali Zubillagak eta Erramun Martikorenak. Amasa-Villabonako Gurea aretoan abestuko dute apirilaren 17an 20:30ean, kultura sailarek eskutik. Sarrerak aldez aurretik jarriko dira salgai 8 [...] Irakurri

Ibilian, osasunerako eta lagunarterako bidea

Gaur aurkeztu da oinezko ibilaldiekin helduen osasuna hobetzea helburu duen Ibilian programa. Jaurlaritzak sustatutako Tipi-tapa proiektuan oinarrituta, elkarlanaren aldeko apustua egin du Villabonako Udalak ideia garatzerako orduan. Galder Azkue alkateak agertu moduan "osasuna hobetzeaz [...] Irakurri