Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Herriko eskola publikoaren azpiegiturak hobetzen jarraitzen du Udalak

Amasa-Villabonako Udalak, hezkuntza publikoarekin duen konpromisoari eutsiz, Fleming Herri Eskolako eraikinen azpiegiturak hobetzen jarraitzen du. Horrela, azken hilabeteetan, ikasleen oporraldiaz baliatuta, bi hobekuntza-lan burutu ditu herriko bi eskola publikoetan. Tabike mugikorrak Arroa auzoko Fleming [...] Irakurri

Atariaren X. urteurrena elkarrekin ospatzeko deia

'Ataria'-k hamar urte beteko ditu otiralean, urriaren 6an, eta komunitatea osatzen duten guztiekin ospatu nahi du Tolosako Zerkausian. Bai Tolosaldeak, bai eta euskarak ere, badituzte arrazoiak pozik eta harro egoteko. Izan ere ospakizunerako uneak [...] Irakurri

Hiru enpresei esleitu zaie udal eraikinak garbitzeko kontratua

Udalak, urtean, 303.615 euro bideratuko ditu garbiketa kontratu berri horretara, eta lau lotetan banatu ditu instalazio publikoak. Hiru enpresa arduratuko dira datozen bi urteetan Amasa-Villabonako udal eraikinak garbitzeaz. Horrela, azaroaren 1etik aurrera, urtean, 303.615 [...] Irakurri

Udalak Amasa-Villabonako 15 herritar helduenak omendu ditu

Urriaren 1ean Adinekoen Eguna ospatzen denez, Amasa-Villabonako Udalbatzak egun hau baliatu du herriko 15 helduenei omenaldi eta aitortza ekitaldi bat egiteko. Gaur eguerdian, Udaletxeko osoko bilkura aretoan ospatu da ekitaldi hunkigarria, eta omenduek senide [...] Irakurri

Belabietako batailaren panel informatiboak jarri ditu Udalak

Amasa-Villabonako Udalak, Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean, III. Gerrate Karlistaren baitan izan zen Belabietako bataila aztertu du azken hiru urteotan. Tolosa, Andoain eta Berastegiko udalak ere bidelagun izan ditu ikerketaren ibilbidean zehar. Belabietako batailak 150 [...] Irakurri

Tren zerbitzua etengo du Renfek asteburuan

Trenbidean hobekuntza lanak egiteko, tren zerbitzua etengo du Renfek asteburuan (irailaren 30ean eta urriaren 1ean). Honek Tolosa eta Andoain arteko geltokietan eragingo duenez, tren konpainiak autobus zerbitzua eskainiko du geltoki hauen arteko joan-etorriak bermatzeko. [...] Irakurri

Hasi dira Larrea auzoko haur-parkea estaltzeko lanak

Larrea auzoko "Behe Nafarroa" haur-parkeak estalpe berria izango du laster, eguraldi txarra egiten duenean ere haurrek bertan jolasteko aukera izan dezaten. Aste honetan hasi dira parkea estaltzeko lanak eta lehen egun hauetan estalkia jartzeko [...] Irakurri

Bertso derbirako gonbidapenak eskuragai daude oraindik

Bertsolari txuriurdin eta zurigorrien arteko saio klasikoa larunbatean, irailaren 30ean, izango da, eguerdiko 12:30ean, Gurea antzokian. Gonbidapenak oraindik eskuragarri daude webgunean. 2012. urteaz geroztik, Bertso derbia Athletic Cluben eta Realaren arteko norgehiagokaren aurretik egin [...] Irakurri

Ordezkari aldaketa Udalbiltzan

Kontseilu Nagusia izan zuten pasa den ostiralean Udalbiltzako kideek Usurbilen. Bertan izendatu zituzten Haritz Alberdi lehendakari berria eta Batzorde Eragile berria. Jakinarazi zuten, halaber, gogoeta-fase batean sartuko direla, eta aldaketak datozela. Udalbiltzako kideak pasa den [...] Irakurri

Martin Aramendi izango da UEMAren lehendakaria agintaldi berrian

2019-2023 agintaldiko lehen batzar nagusia egin zuen larunbatean Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, Ataunen, eta Martin Aramendi Ataungo alkatea hautatu dute batzarkideek UEMAren lehendakari, hurrengo lau urteotarako. Lehendakariordea, berriz, Irune Urbieta izango da, Zarauzko zinegotzia. Aramendirekin [...] Irakurri