Hemerotekan zaude

Villabonako albiste zaharren artxiboa. Egin ezazu zure bilaketa.

Autobus geltoki berri bat gehitu da Donostiarako noranzkoan

Kale Berriko ur hoditeria aldatzeko lanek Donostiarako noranzkoan doazen autobus geltokietan eragina izan dute. Obrak hasi zirenean geltoki bakarra ezarri behar izan zen Villabonan, kale Berria 10-12 parean, hain zuzen ere. Honek herriko zenbait [...] Irakurri

Autoaren erabilera partekatuaren inguruko galdetegia

Mugikortasun iraunkorra ardatz estrategikoa da Tolosaldearentzat. Hori horrela, erronka errotik heldu, eta eskualdean autoa partekatzeko sistemak ezartzeko aukerak  aztertzen ari da Tolosaldea Garatzen, Eusco Car Sharing elkartearekin elkarlanean. Helburua mugikortasun eredu berri bat aurkeztea, [...] Irakurri

Euskaran Ados! mahai irekiaren bilkura urtarrilaren 30ean

Amasa-Villabonako udalak sustatutako Euskaran Ados! euskararen aldeko foro irekiak bilera berri bat izango du datorren astelehenean, urtarrilak 30, 18:00etan Villabonako udaletxeko Batzar aretoan. Euskalgintzan jarduten duten eragile, talde eta norbanakoen bilgune honetan, honako gaiak [...] Irakurri

Nazismoaren biktima billabonatarrei aitortza

Gaur, Naziek eragindako Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Egunean, demokraziaren eta askatasunaren alde egiteagatik 1936 eta 1945 urteen artean Nazien kontzentrazio eremuetara preso eraman zituzten herritarrak gogora ekarri nahi izan ditu Amasa-Villabonako udalak. Horrela, Beatriz [...] Irakurri

Santio Jai Batzordearen lehen bilera urtarrilaren 24an

2023ko Santio jaiak antolatzen hasteko helburuarekin, Jai Batzordeak bere lehen bilkura egingo du datorren urtarrilaren 24an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan udaletxeko Batzar aretoan. Bileraren helburu nagusiak egitaraua osatzen hastea, proposamen berriak jasotzea eta gazte eguneko [...] Irakurri

Autoa partekatzearen abantailak aurkezteko solasaldia

Klima-aldaketari aurre egin eta energia aurrezteko erronkei erantzuna emateko asmoz, Amasa-Villabonako Udaleko Ingurumen sailak eta Tolosaldea Garatzenek elkarlanean, autoak partekatzeak eskaintzen dituen onurak ezagutaraziko dituzte hilaren 25ean, Udaletxeko balioanitzeko gelan. Era berean, Tolosaldean ekimen [...] Irakurri