Hilaren 22an, asteazkena
Opor egunen garaia hasi aurreko hainbat egun aztertu ondoren, Realaren gizonezkoen lehen taldeak Arratzainen entrenatuko du maiatzaren 22an.
Talde gipuzkoarraren zuzendaritzak Amasa eta Villabona batu zireneko 400. urteurreneko (1619-2019) programazioan parte hartzeko gonbidapena onartu du. Arratzaingo futbol zelaiak gainera, “AV400 2 herri, helburu 1” ospatzeko arrazoi bereziak ditu, Billabona K.E. taldearen egoitza Amasamendin kokatuta baitago geografikoki.
Konfirmazio honen ondoren, alkatetza komunikazioan jardungo da Reala zein Billabona K.E. taldearekin ekitaldi hau behar den bezala antolatzeko.