Saharar Errepublikaren 48. urteurreneko Erakunde Adierazpena onartu du Udalbatzak aho batez

RASD 48urte

Gaur, otsailaren 27a, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoaren (SEAD) aldarrikapenaren 48. urteurrena ospatzen da. Hori dela eta, Euskadiko Saharar Ordezkaritzak helarazitako adierazpen instituzionala onartu zuen Udalbatzak urtarrileko osoko bilkuran, aho batez.

Honela dio adierazpen instituzionalak:

SAHARAKO ERREPUBLIKA ARABIAR DEMOKRATIKOAREN (RASD) 48. URTEURRENEKO
ADIERAZPEN INSTITUZIONALERAKO PROPOSAMENA

Egun gutxi barru, Saharar Herriak Saharako Estatuaren (SEAD) sorreraren berrogeita zortzigarren urteurrena ospatuko du, askapenerako eta erabateko subiranotasunerako bere sorreraren eta eraikuntzaren faseak arrakastaz gainditu ondoren.

Berrogeita zortzi urte hauetan, Saharar Herriak nortasun nazional propioa sendotzea lortu du sakrifizioei eta batasun nazionalari esker. Saharar guztiak harro sentitu behar dira bere erakunde nazionalen funtzionamenduaz, exiloaren baldintza gogorrak eta baliabiderik eza gorabehera.

Saharar Herria inoiz baino lotuago dago autodeterminaziorako eta independentziarako dituen eskubide legitimoei, eta Marokoren aurkako borrokarekin jarraituko du, potentzia okupatzailea baita, Mendebaldeko Saharako errepresioaren eta baliabide naturalen espoliazioaren arduraduna.

Europar Batasunaren eta Marokoren arteko akordioari dagokionez, Luxenburgon egoitza duen Europako Justizia Auzitegiaren epaiak albiste eta funtsezko aurrerapen gisa hartu zirela egiaztatu da; izan ere, epai horien arabera, “Marokoko Erresumak Mendebaldeko Sahararen gainean duen subiranotasuna ez dute onartzen ez Europar Batasunak, ez haren estatu kideek, ezta, oro har, NBEk ere “. Horregatik, beharrezkoa da Espainiak eta Europar Batasunak Fronte Polisarioarekin negoziatzen hastea, merkataritza- eta ekonomia-harreman egokiak ezartzeko.

Horregatik guztiagatik,

Berriz ere adierazi nahi dugu ez gaudela ados Espainiako Gobernuko presidenteak Mendebaldeko Saharari buruz egindako erabateko aldaketa historikoarekin.

ESKATZEN DIEGU Nazio Batuei, lehenbailehen, gatazka honen konponbide justu eta behin betikoa sustatzeko, Saharako Herriaren autodeterminazio-eskubidea gauzatu behar baita amaitu gabeko deskolonizazio-prozesua amaitzeko, erreferendum aske eta gardena eginez.

BERRESTEN dugu Fronte Polisarioa Saharar Herriaren ordezkari bakarra eta legitimoa dela,

EXIJITZEN diogu Marokori preso politiko eta kontzientzia saharar guztiak berehala aska ditzala, eta bertan behera utz ditzala bere espetxeetako eta Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetako giza eskubideen urraketak.

ESKATZEN DUGU Mendebaldeko Saharako Erreferendumerako Nazio Batuen Misioak (MINURSO) bere eginkizunak zabaltzea Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetako giza eskubideen kontrola eta jarraipena egin dezan.

ESKATZEN DIOGU Espainiako Gobernuari estatus diplomatikoa eman diezaiola Fronte Polisarioak Espainian duen ordezkaritzari, Saharar Herriaren ordezkari bakarra eta legitimoa den aldetik; eta Nazio Batuen Mendebaldeko Sahararako Bake Plana betez, konponbide justu eta behin betikoa lortzeko behar diren ekimen politikoak sustatzea.

SALATZEN DUGU Marokoko Gobernuak Mendebaldeko Saharako baliabide naturalak espoliatzen dituela.

ESKATZEN DIEGU Mendebaldeko Saharan jarduten duten enpresei errespeta dezatela baliabide naturalen gaineko subiranotasun iraunkorreko eskubidea eta lurralde okupatu bateko baliabide naturalen ustiapenari aplika dakizkiokeen nazioarteko zuzenbide humanitarioko arauak.

GOGORATZEN DUGU Marokok ez duela inola ere Mendebaldeko Sahararen gaineko subiranotasunik, eta Europar Batasunak ezin duela akordiorik sinatu Marokorekin Fronte Polisarioaren baimenik gabe. Gainera, EB behartuta dago printzipio horren eta arau horien urraketatik ondorioztatzen den legez kontrako egoera oro salatzera.

IRAGARTZEN DUGU SEADen aldarrikapenaren 48. urteurrena dela eta, euskal erakunde eta entitateetako ordezkariak Tindufeko errefuxiatuen kanpamentuetara joango direla Saharar Herriaren bidezko borrokarekiko konpromisoa berritzeko.

Onartutako adierazpenak helbide hauetara bidaltzea proposatzen dizuegu:

a) ESPAINIAKO ERREGE ETXEA Zarzuela jauregia. Pardo errepidea z.g. 28071 Madril

b) ESPAINIAKO GOBERNUKO LEHENDAKARITZA Moncloa. Avda. Puerta de Hierro, z/g. 28071 Madril

c) KANPO ARAZOETAKO, EUROPAR BATASUNEKO ETA LANKIDETZAKO MINISTERIOA Plaza del Marqués de Salamanca, 8. 28006 Madril

d) EUROPAKO BATZORDEA Josep Borrell Fontelles Alto representante de la Unión para Asuntos Exteriores y Política de Seguridad Rue de la Loi. Wetstraat 170. B-1049 Bruxelles/Brussel. Belgique

e) FRONTE POLISAIORRAREN ESPAINIARAKO ORDEZKARITZA Principe de Vergara kalea, 83, 1.a, 28006 Madril

f) FRONTE POLISARIOAREN EUSKADIKO ORDEZKARITZA Jesus Apellaniz margolaria, 9 – 01008 Vitoria-Gasteiz

Euskadiko Saharar ordezkaritzak aurkeztutako mozia