Santa Ana egunez, erromeria

ERROMERI EGUNA 2014 1Urteroko moduan, Santio Jaietako larunbata Oinkarik antolatutako Erromeri egunak hartuko du, trikitixa, sagardo dastaketa, bertso saioa, Larrain dantza… eskainiz. “Festa dantza eta irrintzi, euskara ahoan” lelopean aurten, 17:30ean hasiko da festa, Isk&bila txarangaren kalejirarekin. 18:00etan emango zaio hasiera sagardo eta pintxo dastaketari, Jota eta Lierni trikitilariek alaituta. 21:00etan afari herrikoia izango da (burduntzian erretako bildotsa) txarangak girotua. 22:30ean bertso-saioak hartuko du txanda eta bertan Arzallus, Martin, Egaña, Lujanbio, Gaztelumendi eta Mendizabal ariko dira kantuan, Agirreren esanetara. Jarraian erromeria izango da Izer eta Alabierren eskutik; 2:00etan Larrain dantza herrikoiak etengo duena Iratzar taldeari txanda emateko. Antolatzaileek garaiko euskal jantziekin parte hartzera animatzen dute jendea eta herri afarirako txartelak dagoeneko salgai daudela ohartarazi dute Amasa eta Larrea okindegietan, eta Itzalpe, O’baba eta Iru Aldetan (salneurria 25 €).

Ikusi kartela