Santio jaietako uztailaren 27ko kontzertuko musika taldeak aukeratzeko parte-hartze prozesua

Aurrera goaz Santio jaietako uztailaren 27ko kontzertuko musika taldeak aukeratzeko parte-hartze prozesuarekin. Datozen hiru egunetan, oraintxe bertan hasita, zuek proposatutako taldeak bozkatzeko aukera izango da, baldin eta disponibilidade eta aurrekontuaren inguruko baldintzak bete badituzte. Bozkatzeko, bi baldintza bete behar dira:

 

-Amasa-Villabonan erroldatuta egotea

-2002. urtean edo lehenago jaio izana

 

Bozketa ekainaren 26ko (igandeko) gauerdiraino luzatuko da. Hau da, ekainaren 23an, 24an, 25ean eta 26an.

 

Sartu ondorengo linkean (bozkatzeko epea ireki eta gero), zure jaiotze-data eta NAN zenbakia sartu eta hor ikusiko dituzu bozkatzeko arauak:

 

http://villabona.gobernuirekia.eus/musika-bozketa

 

 

Zabaldu deialdi hau zure kontaktuen artean!

 

Datorren astean jakinaraziko dizkizuegu bozketaren emaitzak.