Haurreskolak partzuergoaren parte den Amasa-Villabonako Seaska haur eskolak, haurrak izena emateko eta onartzeko egutegia argitaratu du. Matrikulaziorako egutegi berri hau martxoaren 23an hasten da da, haur eskolan dauden plaza libreak argitaratuko direnean eta eskaerak egiteko epea apirilean izango da, zehazki apirilaren 12tik 21era.
Amasa-Villabonako udalak haur txikiak dituzten gurasoak animatu nahi ditu, haurrak herriko haur eskolan matrikulatzeko pausua ematera eta gogorarazi nahi du aurten ere matrikulaziorako dirulaguntzak egongo direla.
Honakoa da Seaska haur eskolak argitaratu duen egutegia:
HAURRAK IZENA EMATEKO ETA ONARTZEKO EGUTEGIA
- Haurreskolan plaza hutsen argitaratzea / Publicación plazas vacantes en la haurreskola: Martxoaren 23a
- Eskaerak egiteko epea (online eta aurrez-aurre): Apirilaren 12tik 21era
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: Ekainaren 2a
- Erreklamazio eta subsanazio epea: Ekainaren 3tik 16ra
- Eskaerari uko egitea: Ekainaren 16rarte
- Behin-betiko zerrendak: Ekainaren 30a
- Onartutako haurrak haurreskolan hasteko lehen eguna: Irailaren 6a