
Maiatzaren 17a LGTBIQ+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Udalak, Berdintasunean Ados! mahaia eta Irrika Aisialdi Elkartearekin elkarlanean, herriko gaztetxoei zuzendutako bi ekintza berezi antolatu ditu.
Maiatzak 16, 17:00etan
SCAPE ROOM
11 eta 13 urte bitarteko gaztetxoei zuzendua
Villabonako Gaztelekuan
Oharra: Izen-ematea Gaztelekuan bertan, plazak amaitu arte.
Maiatzak 17, 11:00etan
LORONTZIEN MARGOKETA
LH 3 eta DBH 2 adin tarteko gaztetxoei zuzendua
Txistulari plazan
Oharra: Norberak bere brotxa eraman beharko du.
Ekimen honen helburua da gaztetxoak berdintasunaren, errespetuaren eta aniztasunaren onarpenaren garrantziaz sentsibilizatzea. Ekintza horien bidez, beraz, Amasa-Villabona inklusiboagoa eta aurreiritzirik gabea sustatu nahi du Udalak.