“Sistemaren aurkako oihua” dakar Balerdiren Cruces y corazones erakusketak

Balerdi prentsaurreOtsailaren 19tik martxoaren 6ra bitarte Ramon Balerdiren ‘Cruces y corazones’ erakusketa agertuko du Gurea erakustokiak. Atzo aurkeztu zen, eta Ramon Balerdik bere lana “sistema honen aurkako oihu” bezala definitu zuen. Harri landuz, burdinez, margoz, testuz zein adreiluz osatutako lanek, testura desberdinak elkartzen dituzte mezu bat osatzeko. Udal Gobernuaren izenean Nora Urbizu Kultur zinegotziak hartu zuen hitza, herritarren obrari tokia egiteko asmoa berretsiz eta “bereziki hunkituta” Vicente Ameztoy presente izateko beste era bat delako Alberdi mireslearen obra. Joxean Cubero kultur teknikariak erakusketa mota hauekin jarraitzeko ilusioa nabarmendu zuen eta gonbidapena luzatu zuen astelehenetik ostiralera 18:00-20:30era eta larunbatetan 10:30-13:00ra bitarte irekiko den erakusketarako.

Ikusi kartela

Ikusi bideoa