Honekin, Billabona FKEren eskakizun historikoa bete da
Pasa den maiatzaren 14an, Arratzain futbol zelaiko aldagelen eraikuntzaren teilatuaren berritze obrak, ofizialki amaitutzat eman ziren, jada urteak zeraman behar handiekin eta itogin arazo larriekin.
Bere garaian, 18.044,28 €ko aurrekontuarekin, ETXEZABAL ERAIKUNTZAK S.L. enpresari eman zitzaion berrikuntza lanen ardura eta udal aparejadorea den Igor Latasak eta esleipedun enpresako arduradunak sinatutako harrera aktan jasotzen den moduan, lanak behar bezala garatu dira.
Teilatuaren aldaketa, jadanik gauzatuta dagoena, OSATUZ Herrigintza programaren barnean jasotako konpromisua da.