Tolosaldeko Ikasleekin eginiko Ingurumenaren aldeko bideoa, Udalsareako Jardunbide Egokien Sarietan finalista

Tokiko Jasangarritasunerako Jardunbide Egokienen Udalsarea 21 Sariek, euskal udalerriek jasangarritasunaren alde egindako lana aitortu nahian, 4. edizio honetako 15 finalistak eta horietatik 5 irabazleak izendatu berri ditu. Horien artean dago, hain zuzen ere, Tolosaldeko udalek Tolosaldea Garatzenen koordinaziopean egindako jasangarritasuna bultzatzeko heziketa kategorian finalista gelditu den berandu baino lehen bideoa.

 Bideoan eskualdeko ikasleek ingurumenaren babesean hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatzen dute, eta horretarako, orain dela 20 urte Rio-ko goi bileran neskato batek esandakoak ekartzen dituzte gogora.

Ikusi bideoa atari honetako bideo leihatilan!