AEK Euskaltegiak Autoikaskuntza ikastaroa antolatu du uztailaren 4tik irailaren 30era bitartean. Bertan izena emateko interesa izanez gero, matrikulazio garaia dagoeneko zabaldu da eta ekainaren 22ra arte luzatuko da.
• 75 orduko ikastaroa
◦ Tutoretza orduak: 4,5
◦ Mintzasaio orduak: 18
◦ Bakarkako programazioak: 52,5
• Metodologia:
◦ Aurrez aurreko tutoretzak euskaltegian:
- Ikasle bakoitzak bere tutorea izango du
- Tutoretzak astean behin egingo dira eta 30 minutukoak izango dira
- 4 tutoretza uztailean eta 5 irailean
◦ Aurrez aurreko Mintzasaioak euskaltegian:
- Mintzasaioak taldean egingo dira eta 1,5 ordukoak izango dira
- 4 mintzasaio uztailean eta 5 mintzasaio irailean
- Mintzasaioen eguna eta ordutegia zehazteke*
◦ Bakarkako lana, norberak etxean egiteko:
- Uztailean: 5 orduko 4 programazio
- Abuztuan: 12,5 orduko programazio bat
- Irailean: 5 orduko 4 programazio
• Prezioa: 308€
- Epe batean (%100 uztailean) edo bitan (%60 uztailean, %40 abuztuan) ordaintzeko aukera
• Matrikulazioa: maiatzaren 16tik ekainaren 22ra
• Harremanetarako:
Andoaingo AEK Euskaltegia
Plazaola kalea 2, behea. Andoain
Telf: 943 59 17 04
andoain@aek.eus