
Villabonako udal liburutegia ekainaren 3an , asteazkena, berriro irekiko da. Oraingoz, mailegu eta itzulketa zerbitzuak baino ez dira hasiko.
Liburuak bertan eskatu ahal izango dira, goizez 9.30etatik 13.30etara eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara.
Liburutegian maileguan emandako liburuen itzulketa burutzeko Liburutegiaren atarian dagoen buzoia erabili ahal izango da orain arte bezala.
Edozein zalantza argitzeko, deitu 943 693224 telefonora edota idatzi liburutegia@villabona.eus helbidera.