Urtarrilaren 29an izandako Amasa-Villabonako Udalbatzaren osoko bilkuran, “Aiztondoko Eskola Publikoaz Harro” taldeak aurkeztutako Mozioa onartu zen aldeko 5 bozkarekin (EAJ-PNV eta PSE) eta 8 abstentziorekin (EH Bildu). Mozioko puntuek jasotzen dituen eskaerak betez, Udalak aurrematrikulazio garai honetan seme alabak Fleming Herri Eskolan eta Erniobea Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzera animatzen ditu herritarrak.
Aurrematrikulazioa egiteko epea otsailaren 3tik 14ra izango da, matrikulatu zaitezte herriko eskola publikoan!