Villabonako Udaleko Kultura Sailak logotipoa estreinatu du hil honetan. “Logo soila da, apaindurarik gabea, eskuz idatzitako hitz bakarra oinarri duena”, dio Nora Urbizu Kultura zinegotziak. “Hurbilekoa da, zuzena”, azpimarratu du Urbizuk. Nolanahi ere, eskuzko trazuen kontrapuntu gisa, “Villabona” agertzen da Eras Bold ITC letra tipoan, eta kontraste horrek bizitasuna ematen dio logoari. Horixe izango da Kultura Sailaren irudi nagusia, eta hemendik aurrera argitaratzen diren Kultura Saileko dokumentu, kartel eta esku-orri guztietan ikusiko da.