Amasa eta Villabona batu zireneko 400. urteurrena ospatzeko burutuko den diziplina anitzeko ikuskizuna
Gaur “VAGERA Herri bat” ikuskizuneko kartela aurkeztu da, bi herriak batu zireneko 400. urteurrena (1619-2019) irudikatzen duen ikuskizuna eta programazioan pisu berezia izango duena. Kartelaren aurkezpena Maite Izagirre, Amasa-Villabonako Alkatearen, eta Migel Zeberio, musikari eta konposatzaile tolosarraren eskutik egin da, Villabonako Olaederra Kiroldegian maiatzaren 3 eta 4an burutuko den ikuskizun berritzaile eta aitzindari honen Zuzendaria.
Kartelak 2 esku lirain aurkezten ditu, aldi berean, irmoak eta ausartak, bi herrietako (Amasa eta Villabona) planoak irudikatzen dituzten lerro topografikoetatik jaiotzen direnak, bi herrien elkartasuna azpimarratuz. Bi besoen bat-egite nahiak, bi herriek etorkizunera begira proiektu amankomun bat partekatzen jarraitzeko sinbolismoari egiten dio erreferentzia.
Udaletik amasa-villabonatarron identitatea indartzeko balioko duen kontzertu garrantzitsu honetan parte hartzera animatzen da.
Ikuskizuna lehen pertsonan bizitzeko aukera
Hainbat sorpresa izango ditugu ikuskizunean. Horietako bat, “VAGERA Herri bat” gertutik bizitzeko eta ikusteko aukera izango da. Kaleko ikuskizun bat bailitzan, ikusleak kantxan bertan egon ahal izango dira dantzari, musikari, aktoreekin… batera, ikuskizuna lehen pertsonan biziz. 200 pertsonentzako aukera izango da, beste guztiak gradetan ipiniko direlarik.