Villabonako I azoka ekologikoa, igandean, Erreboteko plazan

211026AzokaEkologikoaLehenengo aldiz Amasa-Villabonan, azoka ekologikoa antolatu dute hilaren 31rako, Udaleko Ingurumen sailak, Biolur elkarteak, Ekolurra-ENEEK etaTolomendi elkarteak elkarlanean.

Azoka berezi honetara ekarriko diren produktu guztiak modu ekologikoan ekoiztutakoak izango dira; beraz, bertaratzen direnek natura errespetatuz eta inolako kalterik eragin gabe ekoiztutako produktuak erosteko aukera izango dute.

Guztira, modu ekologikoan ekoizten duten 16 postu edo ekoizle izango ditugu Erreboteko plazan igandean: ogia, gozoak, gazta, arropa, eztia, barazkiak, kontserbak, fruta… 
 

EGITARAUA

  • 10:00-14:00 Azoka ekologikoa Erreboteko plazan
  • 12:00 Show cooking Javi Rivero sukaldariaren eskutik
  • 12:00-14:00 Kantina Berdura plazan