Villabonako Udala akusazio popular modura aurkeztuko da Nerea Agirre eta José Carlos Carrascoren kasuan

mazo-juez

Maite Izagirrek (EAJ), udaleko aholkulari juridikoekin erreflexio prozesu bat aurrera eraman ostean, Villabonako udala akusazio popular modura aurkeztea erabaki du. Akusazio popularra, orain dela aste batzuk Leonen gertaturiko istripu larrian hil ziren José Carlos Carrasco eta Nerea Agirreren kasuan emango da. Istripua, euren semea den Oratsekin batera Donejakue Bidea bizikletaz egiten zirenean gertatu zen.

Udalaren defentsa esperientzia handiko Ignacio Javier Fernández Vega, 63 urteko Leongo abokatu penalistak eramango du. Kasua Leongo Sahagungo herrian kokatua dagoen epaitegian jarraituko da. “Komenigarriena ospe ona duen eta bertakoa den abokatu batekin lan egitea dela pentsatu dugu, kasuaren nondik norakoak lehen pertsonan ezagutu eta suertatzen diren egoerei azkartasunez erantzuteko” azaldu du Alkateak. “José Carlos eta Nerearen zoritxarreko heriotzaren ezaugarriak ikusirik eta gizartean eragin duen hunkipena medio, justizia egiteko beharra sentitzen dugu, gidatzerakoan pertsona bakoitzak duen errespontsabilitatea kontuan edukiz, akusazio popular modura pertsonatzea gure beharra zela iruditu zaigu” gehitu du Alkateak.