
Gaur, arratsaldeko 7etan, Amasa-Villabonako bizilagunak Errebote plazan elkartu dira,
Udaletxe parean, erailketa hau gaitzetsi eta elkartasuna adierazteko eta 5 minutuko isilunea gorde dute María Sofía Tato, indarkeria-adierazpen bortitzaren biktima izan denaren memoriaren alde.
Villabonako Udalak antolaturiko elkarretaratzera hainbat erakundeetako ordezkari bertaratu dira, besteak beste, Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Presidentea; Izaskun Landaida, Emakundeko Zuzendaria; Lide Amilibia, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburuordea; Miren Elgarresta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria; Imanol Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramailea; Amasa-Villabonako udaletxeko ordezkariekin batera, Maite Izagirre Alkatea eta EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE-EEko zinegotziak.
Udalak bertaratu diren herritarrei eta erakundeetako ordezkariei eskerrak ematen dizkie eta emakumeen eta beren familia-inguruaren aurkako indarkeriaren agerpen guztiak gaitzesten ditu.