
Behar Zana Pilota Elkarteak pilotaren mundua zabaltzeko eta elkartearen jardueren berri emateko urrats esanguratsua eman du, eta www.beharzana.eus plataforma digital berria aurkeztu zuen atzo, Gurea Antzokian egindako ekitaldian.
Webgune berriak elkartearen eguneroko jardueren berri emateaz gain, euskal pilotazale guztientzako interesgarriak diren edukiak eskaintzen ditu euskaraz eta gazteleraz. Gainera, Amasa-Villabonan hain esanguratsua den Erreboteak ere atal berezi bat du. Horretaz gain, Behar Zana pilota taldearen produktuak eskuratzeko online denda bat zabaldu du elkarteak webgune berrian.
Elkartetik jakinarazi dutenez, izen-emateak plataforma digital honen bitartez egingo dira hemendik aurrera.