Xenpelar Dokumentazio Zentrua ezagutzeko bertso-bisita

943473 552548091450207 500006819 n

Xenpelar Dokumentazio Zentruak bertso saio ibiltaria egin zuen Subijana etxean (maiatzaren 9an 19:00etan), herritarrek eraikinaren funtzionamendua barrutik ezagutu dezaten. Andoni Egaña eta Arrate Illaro izan ziren azalpenak eman zituzten bertsolariak, Amaia Agirre herritarraren gidaritzapean. Ariketa bereziak egin zituzten, eta eraikinaren balkoitik emanzioten hasiera ibilbideari. Saioaren bideo batzuk ikusgai daude bertsoa.com atarian.