
XIII. Emakumeen Aiztondo Sari Nagusia Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu zen asteazkenean, maiatzak 3. Geroz eta garrantzia handiagoa hartzen ari den lasterketa da, Euskadin egingo den froga bakarra Espainiako Kopa barnean.
Maiatzaren 6an, larunbata, buruko den nazioarte mailako lasterketa honetan, kadete, junior eta elite kategorietako 200 txirrindulari inguruk hartuko dute parte Aiztondo bailaran barrena antolatu diren bi lasterketetan.
Kadeteak arratsaldeko 15:30ean hasiko dira eta 30,06 km egingo dituzte; elite mailakoak 16:30ean hasiko dira, zirkuituan lehenengo bira eginez, eta bigarren bira hasterako junior kategoriakoak gehituko zaizkie, guztira 90 km izanik. Froga puntuagarria da Gipuzkoako Txapelketa, Euskaldun Txapelketa, Espainiako Koparako, maila nazionala eta nazioartekoa izanik.
Gainera, proba hau emakumeen egutegian soilik aurki dezakegu, eta bere ezaugarrietako bat da emakumeen txirrindularitza bultzatzea eta erakustera ematea.