Apirilaren 27an ospatu zen XXII. Loatzoko igoera-jaitsiera. Eguraldia lagun, parte hartzaile kopurua sekulako handiena izan zen, lehen aldiz 90 korrikalarira iritsiz; horietatik sei emakumeak.
Loatzoko igoera-jaitsiera antolatzen duen Martina Kultur Elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkie parte hartzaile zein etxe-laguntzaileei eta lasterketaren sailkapen osoa jarri du ikusgai.
Horrela osatu zen gizonezkoen podiuma:
1. Iñaki Añorga Unanue (44′ 23”)
2. Jon Sola Torralba (44′ 33”)
3. Abderrahim El Qayed Abboud (44′ 57”)
Emakumezkoen podiuma:
1. Aitziber Ibarbia Beloki (54′ 26”)
2. Uxune Tena Ugarte (55′ 04”)
3. Olatz Hernandez Zinkunegi (1h 4′ 50”)