Igande honetarako ere, urriak 14, Udalak Malkarrekin batera LH1 eta LH6
urte arteko haurrentzat jolasak antolatu ditu Erreboteko plazan (eguraldi txarra egingo balu Berdura plazan). Goizeko 11:30etatik 13:30etara iraungo dute jokoek.
Euskara sustatzea helburu duten jolas hauek, ikastetxeetan haur hezkuntzako 4 eta 5 urtekoekin burutuko den egitasmoaren osagarri izango dira. Bi egitasmoek helburu bera izango dute: euskararen erabilera sustatzea jolasen bitartez.
Igande honetaz gain, beste hiru igandetan ere burutuko da egitasmoa, eta horietako bi igande Euskaraldiak irauten duen 11 egunen barruan egongo dira.